ESKOLA-PORROTA, irtenbide aproposena bilatzeko eskatzen duen giza-arazoa

Eskola-porrotaren zifrak urtetik urtera beldurgarriagoak dira geure artean. Duela gutxi kaleratutako inkesta batek dioenez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBHko) laugarren urtea gainditzea lortzen ez duten ikasleak % 31,9 dira, zifra benetan altua. Zer egin dezakegu gisa horretako egoera baten aurrean? Eta, hobeto oraindik, ba ote da horrelako egoerak ez gertatzeko gurasook egin dezakegun zerbait?

Arrazoiak bilatu

Egoera horren aurrean egin beharreko lehenengo gauza gure semearen edo alabaren errendimenduari eragin diezaioketen kausa edo arrazoi posibleak detektatzea da.

Familiako giroa
Motibazio falta

Gure seme-alabek nota txarrak ateratzeak ez du esan nahi ezinbestean ikasteko gaitasunik ez dutenik. Adibide batzuk emateko, Einstein adimen urrikotzat jo zuten eskolan, eta Goethe idazle handiak ez omen zuen ortografian gutxieneko maila gainditzen. Gaztea desmotibatua dagoenean, oso gauza normala da ikasketetan ere mailarik ez ematea.

Egoera horren aurrean, benetan interesatzen zaion gai bat lantzera animatu behar genuke, nahiz eta eskolako gaien artean egon ez. Ez dio axola, hasiera batean, mitologia greziarra den edota gehien gustatzen zaizkion musika-taldeak diren. Kontua gaztearen interesa piztea da, eta metodologia akademikoa erabiltzen ikastea. Horrela, hain erakargarriak gertatzen ez zaizkion gaiak ikasten hastea errazagoa gertatuko zaio. Tutorearen edo irakaslearen laguntza eska dezakegu, dena den.

Ikasturtea errepikatu behar denean

Hala ere, zenbait kasutan, eskolako porrota oso nabarmena denean, umeak edo gazteak ikasturtea errepikatzeko aukera planteatu beharko da. Ikastetxeak berak edo tutoreak esango digute erabaki hori hartu behar den ala ez.

Ez da zigorra, ezta porrota ere

Ikasturte bat errepikatzea ez litzateke, ezinbestean, zigor edota porrot moduan hartu behar, maila berregokitzeko saio moduan baizik. Ikasleak nola edo hala, kosta ahala kosta, maila gainditzen saiatzea, horretarako mailarik ematen ez duela argi eta garbi ikusten denean, akats handia da. Egoera luzatu eta arazoa okerragotu besterik ez dugu egingo. Erabaki egokia hartzen ez bada, porrota gero eta nabarmenagoa izango da.

Segurtasun handiagoa
Ume baten lehenengo urteak erabakigarriak dira garapen intelektualerako.

Urte bat errepikatzea ez da esperientzia traumatikotzat hartu behar. Umeak bere ikasketetan segurtasuna hartu eta eskolako porrota gainditzen duen heinean, errazago ulertu eta ikusiko du hartutako erabakia, errepikatzea alegia, onerako izan dela.

Ikasteko teknikak

ikasten ere ‘ikasi egiten da’

“Saiatzen naiz, baina ez zait sartzen”, “ez dut ulertzen irakasleak esplikatzen duena” “aurreko egunean ikasi nuenaz ez naiz gogoratzen”. Ziur behin baino gehiagotan entzun ditugula esaldi horiek edo antzeko beste batzuk gure seme-alaben ahotik. Eta ez dira aitzakia hutsak.

Sarritan, eskolako porrota kontzeptuak modu egokian ez asimilatzearen ondorioa izan daiteke, ikasten ere ‘ikasi egiten da eta’. Jende guztiak ez daki kontzeptuak modu egokian memorizatzen, ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereizten, gaiak laburtu eta antolatzen eta abar. Badira lan horiek guztiak egiteko berezko trebetasuna duten ikasleak, baina beste batzuek, ordea, eta horrelakoak dira gehienak, laguntza beharko dute ataza horiek egiteko. Horrexegatik, ikastetxe batzuetan jadanik hasi dira ikasleei trebakuntza hori ematen. Zure kasuan horrela ez bada, lasai, zure semearen edo alabaren tutoreak edo irakasleak lagundu ahalko dizulako.

Kontaktua

IKASEDER Ikaste Zentrua
Pamplona-Iruñea Kalea, 5

14. lokala
01010 Gasteiz

 

Helbide Elektronikoa: 

ikaseder@ikas-eder.com


Ahal gaituzue deitu hurrengo tfno. zenbakira: 603 644 245 edo gure kontaktuen formularioa erabili

Gure eskaintza

Gure eskaintza ezagutu nahi? Eskainitako jardueren barruan ikusgai duzue informazio gehiago

 Sare sozialetan:

Versión para imprimir Versión para imprimir | Mapa del sitio
Creado con 1&1 Editor Web